Next Euskadi

Prentsa Aretoa

Berriak

2019/02/08

EAD-PDEk `Bilboko Adierazpena´ onartu du, Europaren “birsortze sakon eta demokratikoa” eskatzeko

Europako Alderdi Demokrataren Kontseiluak eta `Europako Forumak´ Bilboko Euskalduna Jauregian hartu dituzte Europako 17 estatutako 150tik gora ordezkari

rss Ezagutzera eman
EAD-PDEk `Bilboko Adierazpena´ onartu du, Europaren “birsortze sakon eta demokratikoa” eskatzeko

ARGAZKIA JAITSI

Europako Alderdi Demokratak (EAD-PDE) gaur eguerdian onartu du `Bilboko Adierazpena´ azken hamarkada hauetan Kontinentean nagusitu diren alderdi politikoen nekeagatik Europako Batasunak aurrean dituen arrisku larrien aurrean ohartarazten duen agiria. Adierazpen honetan eskatu dute Europako proiektuaren “birsortze sakona” egitea. EAD-PDEk bere Kontseilua eta `Europako Foruma´ egin ditu gaur Bilboko Euskalduna Jauregian, eta bertan elkartu dira Europako 17 estatutako 150 ordezkari (Espainiako estatua , Alemania, Frantzia, Italia, Polonia, Portugal, Holanda, Austria, Grezia, Eslovenia, Hungaria, Txekiar errepublika, Belgika,Kroazia, Errumania, Txipre eta San Marino). EAJ-PNVren ordezkaritza zabal batek ere parte hartu du topaketan. Andoni Ortuzar EBBko presidentearekin eta Iñigo Urkullu Lehendakariarekin, jeltzaleen ordezkaritza osatu dute EBBko idazkari Mireia Zaratek; Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxak; Nazioarte gaietarako burukide Mikel Burzakok; Kirola, Euskara eta Kultura gaietarako burukide arduradun Ana Esther Furundarenak; Izaskun Bilbao Barandica eurodiputatuak; Jokin Bildarratz, Senatuko EAJ-PNV taldeko bozeramaileak eta EAJ-PNVren Kanpo Ekintza Batzordearen arduradun José María Etxebarriak, besteak beste.

EAD-PDEren Kontseiluak `Hauteskundeetarako Adierazpena´ ere onetsi du, alderdi kideek maiatzean Europako Parlamentua aukeratzeko egingo diren hauteskundeetara eramango dituzten egitasmoak idazteko orduan erreferentziatzat joko dutena. `Bilboko Adierazpena´ da agiri honen laburpen bat eta Europako Batasunari, erakundeei eta agintari eta hiritar guztiei eskatzen die Europako proiektuak hartu duen ibilbide kezkagarriaren aurrean erantzutea. EAD-PDEren aburuz, Europako Batasuna, “gure kontinentearen historian bakarra izan den proiektu hau zatitu, desegituratu eta desager liteke”. Horrela da “pertsonak Europaren ikuskera eta patutik kanpo utzi direlako, eta Europa ezin liteke izan beraiek gabe”. “Europan hamarkada luzeetan egoera menderatu duten alderdi politikoek”, esaten da adierazpenean “gaur ez daude sortzaileek Europaren alde eragin zuten bultzada ikaragarria berriz bizitzeko moduan. Nekatuta daude eta asko izan dira desengainuak: Europako hiritarren eta erakundeen arteko arrakala gero eta handiagoa da eta Europako politikak eskas eta eznahiko dira sarri askotan”. Horregatik “heldu da garaia Europako Demokrata garenok altxa gaitezen. Gure betebeharra da gugan dagoen amets europarra hiritarrengan piztea, gizakiaren duintasuna, zuzenbide estatua, askatasuna, berdintasuna, elkartasuna eta erantzukizuna errespetatzeko baloreen defendatzaile garen aldetik”. EAD-PDEren esanetan eragile berriekin baino ezin izango dio Europako Batasunak aurre egin etorkizunera begira planteatuko zaizkion erronkei: euroa, zerga politika, ekonomiak, giza eskubideak, eskubide sozialak, inmigrazioa eta elkarren defentsa, besteak beste. “Erronka ikaragarri handia da, baina hor dago premia, ageri-agerian. EAD-PDE prest dago erronkari aurre egiteko. Europa berreraikitzeko ordua heldu dela uste dugulako”, ezartzen du `Bilboko Adierazpenak´.

Kontseiluaren mahaiburuak izan dira EAD-PDEko bi presidenteak; Francesco Rutelli, Romako alkate ohi eta Italiako presidenteorde ohia, eta François Bayrou, MoDem alderdiko presidente, Pauko alkate eta Frantziako ministro ohia. 80 pertsonek parte hartu dute Kontseiluan. Bayrou eta Rutelliz gain, bertan izan dira Marielle de Sarnez, Frantziako Asanbladako Kanpo Ekintza Batzordeko presidente andrea; lulrike Muller Bavariako eurodiputatua (Freie Wähler); Victor Ponta, Errumaniako Lehen Ministro ohia; Ivo Vajgl, Esloveniako Kanpo Ekintza gaietarako Ministro ohia; Benoît Lutgen, Valoniako Ministroa; Lena Elk, Suediako Ministro ohi eta gaur egun Riksdag-eko parlamentaria ; Henrik Lax, Europako Parlamentari ohi eta Finlandiako Presidentetzarako hautagai ohia eta Narvay Quintero Kanarietako Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza eta Uren Kontseilaria (Coalición Canaria). 

Andoniren Bideobloga

Next Euskadi

  Agenda

2019/02/27 08:30

Aitor Esteban

   Radio Nacional de España 

2019/03/06 09:30

Mireia Zarate

   ETB-1. Egun on Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Alderdi Eguna 2018
Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA