Next Euskadi

Prentsa Aretoa

Berriak

2019/02/10

EAJ-PNVk Donostia berdinzalearen aldeko konpromisoa berretsi du

Donostiako alkategai Eneko Goiaren hautagaitzako kideek bost konpromiso hartu dituzte, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko pauso efektiboak ematen jarraitzeko

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Donostia berdinzalearen aldeko konpromisoa berretsi du

ARGAZKIA JAITSI

Eneko Goiaren udal-hauteskundeetarako hautagaitzako emakumeek hitza hartu dute gaur goizean, Anoeta Estadiora Reala eta Athletic emakumeen taldeen arteko derbira joan aurretik. Donostiako alkategai Eneko Goiak eta Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok lagunduta, zerrenda osatzen duten gizon eta emakumeek berdintasunaren aldeko pauso efektiboak ematen jarraitzeko hartu dituzten konpromisoak azaldu dituzte.

Donostiako alkate Eneko Goiak esan du, legealdi honetan aurrerapausoak eman direla hainbat gaitan, baina oraindik asko dagoela egiteko berdintasun efektiboaren helburua lortzeko. Horren harian, Goiak honakoa azpimarratu du: "Emakumeek beldurrik izango ez duten Donostia nahi dugu; puntu kritiko edo beltzik gabeko hiria; eraso sexisten aurkako kontzentraziorik egitea behar ez duen hiria; eta bereziki, sexua ezberdintasun arrazoia izango ez den hiria".

Hortaz, Donostiako alkategaiak gaineratu du, eraso sexisten aurrean tolerantziarik ez dutela izango, hau da, atzerapausorik ez dutela emango, betiere, emakume bakoitzaren izaera balioan jarrita, eta biktimizazio erantsian erori gabe.

Eneko Goiaren ustez, lau urte hauetan gauza zehatzetan aurrerapausoak egin dira, besteak beste segidakoetan: Suhiltzaileen Lan Eskaintza Publikoan ariketa fisikoak egokitu dira generoaren arabera, eta horretan Donostia estatu mailan aitzindari izan da; puntu kritikoen mapa egin da, eta helburua izan da horiek ezabatzen joatea; dBusek eskaripeko geldialdiak martxan jarri ditu, eta laster linea gehiagotara zabalduko da zerbitzua; eta emakumearen presentzia modu aktiboan sustatu da hiriko ekitaldi nagusienetan.

Bost konpromiso

Donostiako egungo alkatearen hautagaitzaren bigarrena den Nekane Arzallusek ahotsa jarri die hautagaitzak hartu dituen bost konpromisoei. Hortaz, alderdi jeltzalearen hautagaiak segidakoa azpimarratu du: "Zerrenda osatzen dugunok konpromisoa adierazi dugu genero indarkeriaren aurka, eta horretarako, lanean jarraituko dugu prebentzioan, hezkuntzan, babesean eta genero indarkeria jasan duten edo jasateko mehatxua duten emakumeen laguntzan".

Era berean, Arzallusek honakoa adierazi du: "udal langileen genero-politiken gaineko formazioa sustatzen jarraituko dugu". Eta jarraian aditzera eman du, EAJ-PNVk Genero Berdintasunaren Indizea hiriko erreferentziazko adierazle izatea sustatuko duela. Indize hori gizartearen berdintasuna neurtzeko erabiltzen da. Horrenbestez, EAJ-PNVren helburua da, Donostiak hurrengo hamar urteetan indize horretan 75 puntu izatea (egun Euskadik 69,3 puntu ditu).

Hautagai jeltzealeak aipatu duen hirugarren konpromisoa segidakoa da: "Udal administrazioan ardura postutan dauden emakumeen kopurua handitzea, baita Hiri Kontseiluetan dagoen emakumeen parte-hartzea ere. Gune publikoan emakumearen parte-hartzeari ikusgarritasun gehiago eman nahi diogu, eta horretarako pixkanaka Donostiako kale-izendegia berdintzen joateko lan egingo dugu, baita hiriak ematen dituen sarietan ere".

Nekane Arzallusek aipatu duen laugarren konpromisoa, enplegu-politiken gainekoa izan da: "Lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten emakumeei laguntzeko enplegu politikak sustatuko ditugu, eta horretarako, aurrekontu-sailak proposatuko ditugu Donostiako Sustapen Sozietatearen aurrekontuetan emakumeen lan-merkaturatzea errazteko".

Azkenik, Donostiako EAJ-PNVk lan-erantzunkidetasun eta kontziliazio ekimenak sustatzeko konpromisoa hartu du. Zehatzago esanda, Nekane Arzallusek azaldu duenez, Haurreskola gehiago egiteko konpromisoa hartu dugu, etxetik bost minutura haurreskola duten donostiarrek gero eta gehiago izateko. Horiek horrela, gogorarazi du, aurten Jolastokietako Haurreskola irekiko dela, eta 2020 eta 2021 urteetan Loiolako Erriberetako eta Groseko Haurreskolak zabalduko direla. 

Kirola berdintasunaren erreferentetzat

Hautagai jeltzalea kirolaren munduarekin oso lotura zuzena du, eta azpimarratu du, gaur Anoeta futbol zalez beteko dela, hain zuzen ere, Iberdrola Ligako partida oso garrantzitsua ikustera joango diren zalez, baita berdintasunaren aldeko aurrerapausoak eman daitezela aldarrikatuko duten zalez ere.

Horiek horrela, Nekane Arzallusek honakoa gaineratu du: "Azkeneko lau urteotan Donostiak ekintza garrantzitsuak egin ditu, besteak beste, Kontxako Banderan sariak berdindu ditu, eta aurten, historian lehenbiziko aldiz, Donostiako Klasikoak emakumeen lasterketa izango du, hain zuzen ere, gizonezkoen sari berdinak izango dituen lasterketa".

Amaitzeko, Arzallusek segidakoa esan du: "Donostia emakumeen kirolean erreferente da , izan ere, eliteko talde bat du 23.000 biztanleekiko. Eta datu horri esker Estatuan lehen postuan dago, Madril eta Bartzelonaren aldetik. Horrek argi erakusten du, erakundeek eta klubek berdintasunaren alde egiten duten apustua".

 

Andoniren Bideobloga

Next Euskadi

  Agenda

2019/02/27 08:30

Aitor Esteban

   Radio Nacional de España 

2019/03/06 09:30

Mireia Zarate

   ETB-1. Egun on Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Alderdi Eguna 2018
Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA