Eusko Legebiltzarrak lehentasuna eman dio Gizarte Segurantza eskualdatzeari

“Sistema finantzarioki iraunkorra egituratzeko gaitasuna daukagu. Hori pentsatu dezakegu kontuan hartuta herri honetan dugun langabezia-tasa, oinarri handienekoen kotizazio-portzentzentajea, gure enpresa-ehuna eta egitura ekonomiko bereizia”, nabarmendu du Joseba Egibarrek

Eusko Legebiltzarrak lehentasuna eman dio Gizarte Segurantza eskualdatzeari 12Abendua 12 |
Eusko Legebiltzarra
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, Espainiako Gobernuarekin egin beharreko lan-plangintzan eta –egutegian, lehentasuneko izaeraz sar dezala Gizarte Segurantzako alorreko eskumenak EAEra transferitzea, Gernikako Autonomia Estatutua onesten duen 3/1979 Lege Organikoaren 18.2 artikuluan eta 5. Xedapen Iragankorrean jasotakoarekin bat”. Testu hori onartu dute guar eusko legebiltzarkideek, EAJ-PNVren, EH Bilduren, Elkarrekin-Podemosen eta Alderdi Sozialistaren aldeko botoaz –Ganberaren %88-; PPk aurka bozkatu du. 

Joseba Egibar bozeramaile jeltzaleak balioan jarri du Ganbera ia osoak testua “sinatu, babestu eta ontzat hartu” izana. Gogoratu du Legebiltzarrak antzeko irizpena eman zuela duela 8 hilabete, eta azpimarratu du gaur onartutakoak “eguneratu eta indartu egiten duela martxoaren 1eko ekimena”.

Joseba Egibarrek uste du Gernikako Estatutua ez bete izanak agerian uzten duela Estatuarekin harreman-sistema “agortuta” dagoela. Egiturazko gatazkatzat jo du, eta horren aurrean “pazientzia politikoa” aplikatzearen alde egin du, modu “arduratsuan eta irmoki”.

Eztabaidan zehar, “paradoxatzat” hartu du PPren ohartarazpena, Gizarte Segurantza eskualdatzea euskaldunentzat kaltegarri litzatekeela esan baitu PPk. “Nor da Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketaren arduradun politiko bakarra”, galdetu du; “badirudi euskaldunak izan gaitezkeela bere hondamenaren arduradun bakarrak”, esan du, ironiaz. Adierazi duenez, “hemen PPk hitz egiten du sistema independiente propioa izango bagenu bezala, gaizki joango balitzaigu eta Estatua guri laguntzen arituko balitz bezala”, eta era berean, salatu duenez “kezko hesiak dira, eskumenaren transferentziari uko egiteko, 39 urte igaro ondoren”. Hori dela eta, Egibarrek azpimarratu du “euskaldunok ekarpen handia egin diogula sistemari, denbora luzez; eta kotizatu duten euskaldunek ez dutela inolako errurik Estatuko gobernuek, batzuek zein besteek, gaizki kudeatu izanaz Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoa”.

Kontestu horretan, ziur agertu da euskal Gizarte Segurantza sistema baten bideragarritasunaz. ““Hartu beharreko erabakiak hartuz, sistema finantzarioki iraunkorra egituratu dezakegu. Hori pentsatu dezakegu kontuan hartuta herri honetan dugun langabezia-tasa, gehienezko oinarridun kotizazio-portzentzentajea, gure enpresa-ehuna eta bereiztutako egitura ekonomikoa”, nabarmendu du Joseba Egibarrek, “eta hori da Estatutua, sententziak barne”, erantsi du.

 

Interesatu Zaitez