Next Euskadi

Prentsa Aretoa

Berriak

2019/02/09

Itxaso Atutxa baikor dago eta Bizkaian lortutako arrakasta Arratiara eramatea aurreikusten du

Eskualdeko udal eta foru hautagaitzak aurkezteko ekitaldian, Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, hiritargoari eskaini dizkie bere alderdiaren “konfiantza, sinesgarritasuna eta erantzukizuna”, EAJ-PNVk Arratiako herri bakoitzean daukan proiektua gartzera begira

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Igorren egin da gaur goizean EAJ-PNVk maiatzaren 26an aurkeztuko dituen udal eta foru hautagaitzak ezagutarazteko ekitaldia. Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarreko presidentea, baikor  agertu da eta konbentzituta esan duenez, hurrengo hauteskundeetan “Arratiara ekarriko dugu Bizkaia osoan lortu dugun arrakasta”. “Zergatik ez? Hautagaitzarik onenak ditugu, pertsonarik onenak… Beste behin eskainiko ditugu konfiantza, sinesgarritasuna eta erantzukizuna”, baieztatu du.

Aldi berean, eskualde osoko alderdikideei dei egin die ‘Prest!’ egon daitezen, “inoiz baino gehiago”. Andoni Ortuzar, Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, iragan igandean BECen esan zituen hitzak gogora ekarriz, Bizkaiko jeltzaleen buruak zera esan du “ezin gara despistatu, ez inguruan daukagun zaratagatik ezta argitaratzen diren inkesta on horiek ematen diguten konfiantzagatik… Gu gurera! Lan, lan eta lan. Kalean egon behar dugu, aktibo, konpromisoarekin eta prest, behar den guztian laguntzeko”, animatu du. “Jendeari entzuteko garaia ere bada, beraiekin hitz egiteko, txarto egiten ari garena edo egin gabe uzten ari garena jakiteko; ilusioa galdu duen jendearengan ilusioa pizteko ere, alderdietan eta politikan sinesten ez dutenengan, EAJ-PNVk beren herrirako pentsatuta daukan proiektua azaltzeko”. “Eta, zergatik?”, galdetu du “Igorrek, Arratiak eta Bizkaiak… merezi dutelako” .

Aurkezpena egin da Igorreko Lasarte aretoaren kanpoaldean eta eskualde osoko ehun bat alderdikide eta alderdizale batu dira bertan. Euren artean ere egon da Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusi eta berraukeraketarako hautagaia; Arratiako udal eta foru taldeak, eta  eskualde osoko alkategai jeltzaleak: “9 herri, 9 hautagai, 9 lantalde”. Atutxak banan-banan aipatu ditu denak: Begoña Llano (Arantzazu), Damian Agirremota (Areatza), Alberto Intxaurraga (Artea), Aitor Sorriketa (Bedia), Josu Gorospe (Dima), Andere Ortuzar (Igorre), Iñigo Zuloaga (Lemoa), Aser Astorgano (Ubide) eta Eider Ajuriagerra (Zeanuri). Pertsona guztiei eta beren lantaldeetan doaz pertsonei “bihotz-bihotzez” eskertu die “Alderdi honekin eta herri honekin” erakutsi duten konpromisoa. Atutxak gaurko ekitaldiak eman dion aukera aprobetxatu du arratiarren kualitateen balioa nabarmentzeko: “Buru gogorrak gara, ekintzaileak eta zuzenak. Mesedez, ezaugarri horiek zuen egunerokotasunean aplikatu. Okindegian, ikastolan, bulegoan, parkean… eta, jakina, udaletan ere bai. Defenda dezagun gure proiektua, EAJ-PNVren proiektua, gure herrientzako proiekturik onena. Eta zuek baino hoberik ez dago hori dena aurrera eramateko, zuek zaretelako gure herria”, amaitu du.

BIZKAIA, HERRIGINTZAN

Unai Rementeriak, Bizkaiko ahaldun nagusi eta berraukeraketarako hautagaiak, gaurko ekitaldian parte hartu du. Hitz egiten hasi da bi galdera eginez: “Inork aldatuko luke Bizkaia beste bizitoki baten truke? Inork aldatuko luke Arratia beste leku baten truke?”. Rementeriak bere ezpainetan jarri du bertaratu guztien erantzuna: “Nik esaten dizuet ezetz, ez dago Bizkaia lakorik”. “Uste al duzue hau horrela dela leku guztietan? Uste al duzue hau jende askok daukala?”, jarraitu du, “Bizkaian Iparraldeko herrialde batean bezala bizi gara, hango bizitza kalitatearekin eta, horrela bizi bagara, hori da lan handia egin dugulako, baieztatu du. Rementeriak gogoratu duenez “ez diputatua ezta Aldundia ere ez dira hauteskundeetan geldirik geratuko”. “Egunero jarraituko dugu lanean. Denok, lehen egunean bezala. Jakin ezazue zuen zerbitzura gaudela, gu guztiok Bizkaiaren eta hemen bizi diren pertsonen zerbitzura gaudela”, amaitu du.

Lemoako alkategai Iñigo Zuloagak eta Igorreko zerrendaburu Andere Ortuzarrek bertaratu guztiekin partekatu dituzte beren proiektuak eta etorkizunerako aurreikusten dituzten planak. Igorreko zerrendaburuak azaldu du bere herrian “aldatzeko garaia dela” eta hitzeman du “gardentasun osoz, seriotasun osoz, eraginkortasunez eta beti hurbiltasunez“ gobernatuko duela “herritarrekin harreman zuzena izanez”. Era berean baieztatu du herriko EAJ-PNVk Igorrerentzat daukala “proiektu ilusio sortzailea eta lantalde sendoa, hurrengo urteotan sortuko diren arazoei erantzuna emateko, pertsonak gure lehentasunik nagusiena direlako”. Zuloagak, bere aldetik, EAJ-PNVk Lemoarentzat dituen lehentasunak aipatu ditu: “Lehenengo eta behin, tokian tokiko merkataritza berreskuratu nahi dugu herrikideek gure herrian eros dezaten; bigarrenik, enpresa indartsuak erakarri nahi ditugu gure industrialdeetara, eta hirugarrenik, behar besteko neurriak artikulatu nahi ditugu gazteriak etxebizitza eskuragarria izan deza eta beren bizitza proiektua Lemoan garatzerik izan dezan”, zehaztu du.

Andoniren Bideobloga

Next Euskadi

  Agenda

2019/02/27 08:30

Aitor Esteban

   Radio Nacional de España 

2019/03/06 09:30

Mireia Zarate

   ETB-1. Egun on Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Alderdi Eguna 2018
Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA