Izaskun Bilbaok Nafarroako hezkuntza-sailburuak bere berdintasun programa dela-eta jaso dituen mehatxuak salatu ditu Bruselan

Europako Parlamentuan ALDE taldeko lehendakariordea den Izaskun Bilbao Barandicak María Solana Nafarroako Gobernuko hezkuntza-sailburuarentzako “solidaritatea eta laguntza” eskatu du gaur arratsaldean Europako Parlamentuko Osoko Bilkuraren aurrean, izan ere, sailburu andreak mehatxuak jasotzen ditu Nafarroako hezkuntza-sisteman berdintasunerako Skolae hezkidetza-programa martxan jartzeagatik
Izaskun Bilbaok Nafarroako hezkuntza-sailburuak bere berdintasun programa dela-eta jaso dituen mehatxuak salatu ditu Bruselan
28 Azaroa | Europako Legebiltzarra

Era berean, erradikalismo estremistaren gertaera horren berri jasotzera animatu du Europako Parlamentua. Aipaturiko jazarpenak, sailburuari eta programaren arduradun teknikoei ere eragiten die eta orain dela gutxi, zuzentzen duen sailaren aurkako erasoa gertatu da.

Europako Parlamentuko EAJren ordezkariak erakunde honek Bruselako bere egoitzan gaur eta bihar egingo den osoko bilkuraren hasieran egin du salaketa. Normalean, Estrasburgon egiten den hileko osoko bilkura aipaturiko bilkura horrekin osatu ohi da. Izaskun Bilbao Barandica Nafarroako Gobernuko hezkuntza-sailburuarentzako laguntza eta solidaritatea eta sailburuak -maila pertsonalean-, Saileko langile teknikoek eta Nafarroako Gobernuak jasaten dituzten erasoen eta jazarpenaren gaitzespena eskatu du.

Izaskun Bilbao Barandicak adierazi duenaren arabera, bere “delitua” eskolan berdintasun balioetan hezteko aitzindaria den programa bat txertatzea izan da, hots, “Skolae” programa. Hain zuzen ere, Europa osoko teknikariek txalotutako programa bat, azpimarratu du. Ondorioa: ekainetik bizkartzain bat joan behar da berarekin mehatxuengandik babesteko. Bere saila eraso berri dute eta teknikari arduradunak jazarriak dira. Hori dela eta, ALDE taldeko lehendakariordeak, eman diren gertaeren itxuraren ondorioz, “premiazko salaketa hori egitea” erabaki du eta “solidaritatea” eskatu die diputatu europarrei eta kasuaren berri jasotzera animatu ditu diputatuok.

Politikari jeltzaleak Europako Parlamentuak eskolan, txikienekin eta hezkuntza-programen bidez lan eginez gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde lan egitera animatzeko egin dituen agerraldiak ekarri ditu gogora. “Esandakoa betetzeagatik, María Solana Nafarroako sailburuak egiazko kalbario bat bizi duela" salatu du.

PARTEKATU