Prentsa Aretoa

Berriak

2018/11/29

Joseba Egibar: "Espainiako batasuna inposatzeak eta espainiar izatera behartzeak estatu antidemokratikoa eraikitzea dakar”

Bozeramaile jeltzaleak gogoratu du euskal herritarren gehiengoak ez zuela babestu egungo espainiar Konstituzioa; hori dela eta, indarrean berrogei urte igarota, uste du edozein erreforma-prozesuk edo prozesu konstituziogilek espainiar Estatuaren lurralde-gatazka konpondu behar duela, “Konstituzioan jasoz determinazio librerako printzipioa”. Halaxe onartu du gaur Eusko Legebiltzarrak, EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin-Podemos taldeek babestuta

rss Ezagutzera eman
Joseba Egibar:

ARGAZKIA JAITSI

Joseba Egibarrek, EAJ-PNVren bozeramaile parlamentariak, salatu du 1978ko espainiar Konstituzioa, jatorriz, “Espainiako nazioaren batasun zatiezinean oinarritzen dela, hura baita espainiar guztien aberri komun eta banaezina”, Konstituzioaren beraren arabera. Hori dela eta, nabarmendu du inposatutako batasunak eta halabeharrezko pertenentziak dakartela Estatu bat –espainola kasu- eraikitzea oinarri antidemokratikotik eta oinarri historiko faltsutik, “izan ere, batasun hori ez zen izan, eta ez da, Herrien bategite eta borondate librearen ondorio”.

Egibarrek adierazi du euskal herritarren gehienek ez zutela Konstituzioa babestu 1978ko erreferendumean –hautesleen %30,8ren babesa baino ez zuen izan-. “Zilegitasun gabezia horrek gaur arte iraun du. Belaunaldi batek bere legeen bidez ezin ditu etorkizuneko belaunaldiak lotuta izan”, esan du. Puntu horretan PSOE eta PPri zuzendu zatzaie, Estatutua erreformatzeko gehiengo kualifikatuak eskatzen ari baitira. “Diozue ezin dela Estatutua erreformatu hautesleen %60ak ez badu parte hartzen eta hemen legebiltzarkideen gehiengo absolutua. Eta ausartzen zarete esatera euskal herritarren %30,8az Konstituzioak babes zabala izan zuela! Ezin du inork ere sinistu”.

Era berean, bozeramaile jeltzaleak hausnartu du, egungo konstituzioak indarrean berrogei urte igaro ondoren, “edozein erreformak edo prozesu konstituziogilek erantzun egin beharko diela egungo erronkei: eskubide sozialak finkatu, askatasunak bermatu eta Estatuaren izaera nazioanitza eta eleanitza egituratu, klabe federal edota konfederalean, Konstituzioko testuan txertatuta determinazio libreko printzipioa.

Egibarrek baieztatu du Euskal Herriaren eskubide historikoen eguneratzearen interpretazio juridiko-politikoak ahalbidetzen duela euskaldunen eskubidea eta gaitasuna aitortzea “beren borondate kolektiboa erabakitzeko, adierazteko eta gauzatzeko, boluntarioki adostutako bizikidetza-formulak lortzeko eta mekanismoak ezartzeko, lortutako konpromisoak errespetatuko direla bermatuko dutenak”.

Eztabaidan zehar, bozeramaile jeltzaleak gogora ekarri du zein testuingurutan idatzi zen espainiar Konstituzioa. Gogoratu du Frankok gerra irabazi zuela, berrogei urtez gobernatu eta ohean hil zela; azpimarratu du ez zela haustura demokratikorik egon aurreko erregimenarekiko, eta Gutierrez Melladok bere garaian esan bezala “demokrata asko beren sinesmenen kontra”. Testuinguru horretan jarri du espainiar Konstituzioaren 8.artikulua, “Indar Armatuei, Lurreko Ejertzitoari, Armadari eta Aireko Ejertzitoari ematen baitie misioa Espainiaren subiranotasuna eta independentzia bermatzeko, lurralde-batasuna eta ordenamendu konstituzionala defendatzeko”. 8.artikuluan bertan -155.arekin batera, adibidez, edo justiziaren politizazioarekin- Alderdi Popularrari ahalbidetzen dio zenbait adierazpen mingarri egiteko, gaur egindakoa bezala, esan baitu “ez populismoak ez Podemosek ez Voxek, ezta Bilduren edo Euzko Alderdi Jeltzalearen independentismoak ere, ez dute lortuko ordena instituzionala iraultzea. Gutxi falta izan zaizu esateko: edozertarako prest gaude, horretarako 8. Edo 155. Artikulua dituzuelako”, amaitu du.

 

 

 Vitoria-Gasteizen, 2018ko azaroaren 29an

 

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/12/17 08:30

Jokin Bildarratz

   Onda Vasca 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA