Next Euskadi
Posta Bidezko Botoa

Prentsa Aretoa

Berriak

2018/12/20

Ortuzar eta Aurrekoetxea Lledonersen izan dira gose greba egiten ari diren Rull, Turull, Forn eta Sànchez Kataluniako politikariak bisitatzen

EBBko presidenteak eskatu die greba bertan behera uztea “beren helburuak lortutakoan eta epaiketari ekin diezaioten burutik eta gorputzez behar bezain sendo”

rss Ezagutzera eman
Ortuzar eta Aurrekoetxea Lledonersen izan dira gose greba egiten ari diren Rull, Turull, Forn eta Sànchez Kataluniako politikariak bisitatzen

ARGAZKIA JAITSI

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidentea eta antolakuntza gaietarako burukide arduradun Joseba Aurrekoetxea gaur goizean izan dira Llendonerseko espetxean gose greban dauden Josep Rull, Jordi Turull, Joaquim Forn eta Jordi Sànchez kataluniar politikariak bisitatzen. Ortuzar eta Aurrekoetxea Francesc Homsekin joan dira espetxera, politikarien defentsen koordinatzaile denarekin. “Gure borondatez etorri gara.Harreman politikotik harago, hainbat espetxeraturen lagunak garelako eta une honetan bizi dituzten une delikatu eta zailetan, gure hurbiltasuna eta adiskidetasuna sentitzea nahi genuelako. Sentimendu hori berori helarazi nahi diegu beste espetxe batzuetan espetxeratuta dauden pertsonei”, esan du Ortuzarrek ordu beteko iraupena izan duen bilera amaitutakoan.

EBBko presidenteak baieztatu duenez “Aurrekoetxeak eta biok, EAJ osoaren izenean, geure egin dugu, atzo, Kataluniako president izan diren guztiek gose greba bertan behera uztea eskatzeko egin dieten eskaria, beren helburuak lortu ondoren eta, baita, gorputzez eta adimenez indartsu egon daitezen etorkizun hurbil eta gogorrari aurre egiteko, epe laburrean epaiketa egingo zaielarik”. Ortuzarrek era berean informatu du Rull, Turull, Forn eta Sànchezek berretsi egin dutela atzo egin zuten deia, gaur eta biharko egunak Katalunia osoan lasaitasun osoz bizi daitezen eta egingo diren protestak zibikoak, baketsuak eta demokratikoak izan daitezen. “Espetxeratuta egon arren, denek dute egoeraren ikuskera politiko orekatua. Gainera, eurak dira zilegitasun handiena dutenak egin beharreko aldarrikapena baketsua,demokratikoa eta positiboa izan dadin eta inoren kontra egiteko erabilia izan ez dadin eskatzeko”.

Amaitzeko, EBBko buruak adierazi du nahiko lukeela “Katalunian gaur arratsaldean eta bihar egingo diren bilerek desadostasunik ekar ez dezatela eta inflexio puntua izan daitezela Kataluniako auzia konpontzera begira, konponbidea ez delako epaiketa,espetxe edo erbestetik etorriko,baizik eta elkarrizketatik eta akordiotik”.

 

Andoniren Bideobloga

Next Euskadi

  Agenda

2019/03/21 22:00

Aitor Esteban

   TVE-La noche en 24 h. 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Alderdi Eguna 2018
Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA